Lizardi AEK Euskaltegia 1983ko uholdeen ostean sortu zen. Bilboko Alde Zaharreko Txakur kalean dago, Kalderapeko euskal kulturgunea dagoen eraikin berean. AEK helduen euskara irakaskuntzan diharduen erakundea da, eta eskaintza zabala du urte osoan: eguneroko ikastaroak, bi edo hiru egunekoak, trinkoak, azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, autoikaskuntza, barnetegiak, Berbalagunak…

Txakur Kalea, 1
944 16 82 00
www.aek.eus